jueves, 7 de mayo de 2009

5. ariketa: post-testaren emaitzak (2/2)

Osasun zailak burututako kanpainari buruzko testak egin ondoren, ohartu naiz, guztiek gogoan zutela iragarkia. Guztiek gogoratzen zuten iragarkiaren nondik norakoak; erritmoa, abestia... formatua eta itxura gogora ekartzeko arazorik ez dagoela konturatu naiz. Baina slogana zehatz mehatz zein den esateko orduan, arazoak sortzen dira. Iñork ere ez du asmatu; baten batek antzerako zerbait jarri du, baina benetan zein den inork ez du gogoratzen.

Askok abestiaren erritmoa gogoratzen saiatu dira, eta nahiz eta kostata, iragarkiaren rap-ean esaten diren hitzak esatea lortu dute.




Inpaktu globaltzat hartu dezaket, batez ere gehiengoak esandakoa: iragarkia gogoraerraza da, baina ez da batere itxurosoa. Oso iragarki motza eta eskasa dela ziurtatu didate. Nik ordea, ez dut berdina pentsatzen; niri asko gustatu zaidan iragarki bat da.

Gogoraerraza dela esan dut, eta jendearen artean arrakasta handirik izan ez duela ere aipatu egin dut; oso jende gutxiri gustatu zaio iragarkia. Askok iragariari zentsurik hartzen ez diote; ez dute beharrezko ikusten horrelako kanpaina bat. Ez dute horrelako kanpaina batek nik planteatutako helburuak betetzeko baliagarria denik.

Nik test-a egin baino lehen helburu batzuk ezarri nituen: kanpaina hau gazteen arteko erlazioetan kondoia sustatzeko baliagarria izan den jakitea izan zen nire helburu nagusia.

Test-a erantzun duten guztien erantzuna ezezkoa izan da. Izan ere, gazteek badakite kondoia ez erabiltzean zer aurki dezaketen; zer arazo izan dezaketen eta zer nolako gaixotasunak hartu dezakete. Test egile guztiek erantzun bezala, gazte batek arrazoi desberdinak direla eta kondoia erabiltzen ez badu, gazte hori konsziente da ez dabilela kondoia erabiltzen. Beraz, kanpainarekiko nik ezarritako helburuak ez direla betetzen ziurtatzen dute.

Test egile guztiek erraz gogoratu dute iragarkia, baina guztiek ez duela ezertarako balio adierazi dute. Askok erantzun duten bezala iragarkia oso modernoa da; agian egunerokotasunaren kutsu oso handia duela esan dute. Hori dela eta, eraginkortasuna galdu duela baieztatu dute. Gaur egungo gazteengana heltzeko inpaktu handiagoa duen kanpaina bat egin behar dela erantzun dute.

Agian bai, iragarkia gaur egungo gazteen gustuak bermatzen ditu (sexualitate askea, musika mota, moda...) eta askoren ustetan hori izan da eraginkortasun gutxi lortzearen arrazoia.

Nire ustetan ordea, ni ere test-a bete izan banu bezala, iragarkia kuriosoa iruditu zitzaidan; gazteengana modu erraz batea heltzeko baliagarria litzatekeen iragarki originala. Gazteen munduan sartzeko, gazteen mundua erabili izandakoa. Baina horrek ez du alde batera uzten, nik ere eraginkortasun falta duela esaten dudala. Nik prestatutako test-a erantzun dutenen bezala, nik ere uste dut, iragarki honek ez duela gazteen artean kondoiaren erabilera sustatu.

Gazteak, gazteak gara; beroak, zoroak, gauza guztietaz paso egiten dutenak. 14-17 urte bitarteko gazteak batez ere sartuko nituzke multzo horretan. Hauek dira kondoia erabiltzeari arrazoi ezberdinengaitik uko egiten diotenak; uko ez, kondoia erabiltzen ez dutenak. Urte horiek pasa eta gero, konturatuko dira zer nolako ondorioak lortu zezaketen horrelako iragarkiei kasurik ez egitearren.


Bestalde test egile askorerik bat nator: askoren esanetan, iragarki hau beste iragarki batzuekin tartekatuz, eraginkortasun handiagoa lortu zezaketela uste dugu. Iragarki bat baino gehiago egitea kanpaina bera publizitatzeko. Eta gainera kondoiak dohanekoak izan beharko liratekela era pentsatzen dugu.

Amaitzeko esan daiteke, iragarkiaren puntu indartsuak, baita puntu ahulak izan direla. Izan ere, indartsuena rap estiloko abestia izan da; baina modernitate kutsu hori askok erantzun duten bezala, eraginkotasuna hautsi egiten du eta iragarkiaren akats handia dela adierazi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario