viernes, 8 de mayo de 2009

6. ariketa: Iragarkien elementuak

Praktika hau burutu ahal izateko, lehenik eta behin klasean hainbat iragarkiren zenbait faktore aztertu ditugu; horretarako iragarkiak deskonposatu behar izan ditugu. Horrela iragarkiaren aspektu ezberdinak ezagutzeko aukera eman dizkigute.

Lehenik eta behin aztertutako faktorea,
produktua zein zen zehaztu ondoren, iragarki emozionala edo arrazional batekin topo egin dugun jakin nahi izan dugu. Kontua da, iragarki gehienak, gaur egun, mistoak direla, baina beti ezaugari bietako bat nagusitzen da bestearen gainetik. Klasean aztertu ditugunetatik %50ean, gutxi gora behera, ezaugarri emozionala nabarmentzen zen, hau da, emozioek pisu handiagoa dute iragarki horietan; zerbait sentiarazi nahi digute. Beste erdian, arrazoia izan da nagusi. Baina kontuan izan behar da, mistoak izan diren guztietan faktore emozionala garaile zela, beraz ondorioztatu dezaket, emozioak piztuta modu zuzen eta errezago batean heldu gaitezkela publikoarengan.

Hurrengo faktorea umoreari dagokio. Ikusitako iragarki gehienak klasean ez du barre algararik sortu, beraz umorerik egon ez dela esan dezaket. Hau, 10etik 7 iragarkirekin gertatu da. 7 iragarkik umorea alde batera utzi eta beste faktore batzuetaz baliatu dira publikoaren arreta bereganatzeko. Bestalde umorea erabili izan duten 3 iragarkiak, batez ere exagerazioaz baliatu dira. Produktuaren hainbat ezaugarri exageratuz, edota inguruko giroa masifikatuz umorea sortu dute.

Iragarki didaktikoak oso leku murritza izan dute klasean ikusitakoen artean; bat bakarra izan da zerbait irakatsi diguna. Agian, iragarki horrek didaktikoa izatearen beharra izan du, produktu berritzaile bat izanik (kotxe hibrido bat).


Aztertutako hurrengo faktorea, musika izan da. Iragarki guztiek bi soilik izan ezik, musika erabili dute bere produktua iragartzekoa. Musika erabilitako gehienek musika hondoan azaltzen dute, baina batek ez, bi iragarki, abesti nagusi bat erabili dute iragarki osoan zehar (Repsol-ek eta Orange-k).

Iragarki bat egiteko jende ospetsua erabiltzea ohikoa den zerbait dela esan daiteke. Enpresa askok beraien produktua iragartzeko jende ospetsua erabiltzen du, honek publikoarekiko sortzen duen konfiantza dela eta. Ospetsu bat produktu baten kontsumitzaile dela ikustean, nolabaiteko konfiantza sortzen du eta pertsonai famatu hori modan dagoena izanez gero, lortzen den arrakasta handiagoa izango da. Baina ikusitako spot-en artean 3 soilik erabili izan dute pertsonai famatu baten irudia beraien produktua publizitatzeko. Gainera 3 iragarki horietatik 2 kasutan ospetsu berdina erabili izan da (Dani Pedrosa eta Gary Dourdan, CSI telesaileko protagonista).


Aztertu behar izan dugun azken faktorea over ahotsarena izan da. Kasu honetan, iragarki gehienak azaldu dute, eta ez hori bakarrik, over ahotsa eta over ahotsa ez zena azaltzen zenean, gizonezkoen ahotsa zela ohartu gara. Hori izan da batez ere klasean arreta gehien piztu diguna, eta gehien eztabaidatutako faktore bat.

Baina ez dugu ahaztu behar, klase osoak ariketa batera egitean, zailtasunak azaldu direla guztiek gauza bera jartzeko orduan, bakoitzak bere pentsatzeko modua baitu. Niri umoretsua iruditu al zitzaidan iragarki bat, beste batek umorea faltan zuela uste al izan du. Eta hori faktore guztiekin gertatutako zerbait izan da. Ezin izan dugu aho batez ezaugarri horiek finkatu; behintzat arazoren bat izan dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario