lunes, 25 de mayo de 2009

8. ariketa: Publizitate sexistari begira...

Gaur egun, hainbat talde sortu izan dira iragarkien nolakotasuna aztertzeko eta kutsu sexistarik duten begiratzeko. Horregaitik nire ustetan, gaur egun benetan sexista izan daitekeen iragarki bat aurkitzea oso zaila da. Gaur egungo iragarleek ez dituzte eskuak zikintzen, izan ere aurreko praktikan azal bezala, iragarki batek salaketa izatea oso kaltegarri da bai iragartzen duen enpresarentzat eta produktu hori produzitzen duen enpresarentzat. Beraz sexista kutsu hori alde batera uzten dute eta praktika egokia egin beharrean, iragarki neutroak sortzen saiatzen dira, nolabait salaketa horiek ekiditzeko modu eroso batean. Hori horrela izanik, iragarkiak ez dute prozesu judizialik pasatuko eta ez dituzte sentzurarik jasoko (aldi baterako edo betirako).


Horregaitik, klasean hainbat iragarki ikusi ditugu kutsu sexistarik duten aztertu nahian. Lehenik eta behin, iragarki bat sexista den edo ez jakiteko, Emakundek proposatzen dituen irizpideak ezagutu ditugu. 


Ariketa hau egiteko iragarkiak ikusi ahala, klasekide guztien artean eztabaidatu ditugu. Bertan ikusi al izan da, bakoitzak bere ikuspuntua duela eta denok bat egitea oso zaila izan da.


Esan bezala, gaur egungo iragarkiak batez ere neutroak dira, eta hori klasean ikusitako guztien artean gehien nabarmendu izan den erantzuna da. Hauek izan dira neutro bezala sailkatu ditugunak:


- LMN, limoi freskagarria


- Intel


- Euskaltel, "El mejor cine X"


- Euskaltel, "Sin anuncios"


- Caja Granada


- Chanel N5


- Coca-Cola, "Música"


- Trina, "Estoy aqui"


Bestalde, sexistak bezala azpimarratu ditugunak honako hauek dira:


- Orangina, "Freskagarria". Honetan, Emakundek adierazi bezala, "se limitan los espacios y las expectativas de las mujeres", hau da, prototipoak eta estereotipoak sustatzen dira.



-
Bancaja. Iragarki honetan gizon fidagarriaren irudia bultzatzen da, nolabait emakumearen fidagarritasuna zalantzan jarriz.




- Canal+. Gizonari zuzendutako iragarkia da, futbolari buruzkoa. "Se utiliza el género masculino para referisrse a ambos sexos excluyendo a las mujeres". Futbolari buruzkoa denez, derrigorrean gizonezkoei zuzenduta egon behar dela uste da, baina gaur egun emakume asko dago futbola gustoko duena eta gizon baten moduan bere ekipoaren koloreengatik dena eta askoz gehiago emateko prest dagoena.



Azkenik, ikusi ditugun iragarki guztietatik bat soilik izan da praktika egokia jarraitzen duena. Honetan ikusi ahal izan dugu, aniztasunaren errepresentamena islatzen dela.


- Gallina Blanca


No hay comentarios:

Publicar un comentario