viernes, 3 de abril de 2009

5. ariketa: post-test bat aurrera eraman (1/2)

Praktika honi hasiera emateko, lehenengo eta behin telebistarako spot bat aukeratu behar izan dugu. Nik aukeratutakoa, Osasun saileko kanpaina bat izan da. 2008. urtean abian jarri zuten "Yo pongo condón" izeneko kanpaina. Oso iragarki deigarria izan zen; bai jendeak eta erakunde ezberdinek kritikatutako iragarkia. Honetan bi gaztek kondoiaren erabilera sustatu nahian rap bat abesten zuten. "Tabu" izan daitekeen gai bat oso modu originalean adierazitako iragarkia dela esango nuke.


Behin iragarkia aukeratuta, zehaztu beharreko beste puntu garrantzitsu bat, target-a da. Kasu honetan, iragarkia ondo aztertuta, antzeman daiteke iragarkiaren helburu bat gazteen artean kondoiaren erabilera sustatzea dela; beraz nik aukeratutako target-a gazteak izango dira. Beraiek exageraziotzat hartzen duten iragarkia, edo gai tratatzeko modu egokia ikusten duten. Gero eta gazte gehiagok kondoia erabiltzeari utzi diote, eros-ahalmena dela eta edota bestelako faktoreen eraginagaitik (momentuko "kalentoiak", jartzeko gogorik ez izatea....).

Gutxi gora behera, goiko parrafoan azaldu ditut ikerketaren zergaitiak. Gero eta gazte gehiagok sexua praktikatzen dute; gero eta adin gutxiagokoak, eta horien ezjakintasuna dela eta edo beste faktore direla medio, kondoiaren erabilera gutxiagotu da. Beraz, osasun sailak egindako kanpainaren eragina nolakoa izan den jakitea gustatuko litzaidake; eta batez ere gazteek iragarkiarekiko izan duten harrera ezagutzea gustatuko litzaidake. Hori horrela izanik, iragarkiaren bidez gazteen arteko kondoien erabilera sustatu den jakitea nahiko nuke; nolabaiteko eragina izan duen jakitea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario