miércoles, 18 de marzo de 2009

Facebook inguruko kontuak...


Hamar bat egun pasa dira facebook-ean kontu faltsu bat sortu behar izan genuenetik. Hasieratik oso lan harrigarria eta interesantea iruditu zitzaidan. Berez, 100 bat pertsonari lagun eskakizuna egin behar genion, eta nik 90-100 eskaera bitarte egin nituen gutxi gora behera. Ez nituen eskaerak banan banan zenbatu, beraz kontuak benetako kopurura hurbildutako zenbaki bat da.


Hasiera batean ez nuen pentsatzen esakaera guzti horietatik norbaitek onartuko zidan. Batez ere izen bilatzaileetan edozein izen jarri eta harrapatzen nituen lehenengo hirurei egiten nien eskakizuna eta ondoren, beraien lagun zerrendan sartu eta beraien lagunei ere lagun eskakizuna bidaltzen nien. Hori berez, truko txikitzat har daiteke; batek baiezkoa emanez gero, besteek ezagutzen zaituela usteko dute eta beraiek ere eskakizuna onartuko dute.


Hori izan da askori gertatu zaiena. Nik 64 lagun lortu ditut, hau da, bialdu nituen lagun eskakizun guztien artean 64 pertsonak onartu dute, eta horien artean askok beraien lagun baten laguna nintzela pentsatuz onartu didate.


Beste askoren kasuan, onartu bai, baina mezu bat bidali didate nor naizen edo ezagutzen garen galdetuz. Beste batzuk ordea, eskakizuna onartu baino lehen, aurrekoek bezala mezu bat bialdu didate niri buruzko galderak eginez.


Bigarren kasu hori normala iruditzen zait. Nik ere nire kontu pribatuan norbaitek lagun eskakizuna egiten badit, nor den ez badakit, onartu baino lehen mezu bat bidaltzen diot, eta erantzunaren zain gelditzen naiz.


Esperimentu honetatik ondorio ugari atera daitezke. Lehenik eta behin ez dut uste komunikazio sareen ideiak kolokan jartzen. Jendeak ez ditu sare soziala soilik bere lagunekin hitz egiteko erabiltzen. Berez jende berria eta lagun berriak ezagutzeko erabiltzen ditu eta gehienbat hori da gazteek sare sozialei buruzko duten ideia: jendea ezagutzeko sortuak diren interneteko esparruak.


Niri gehien harritu didan ondoriotzat jendearen lagunak egiteko beharra izan da. Jendeari berdin dio nor zaren, nongoa zaren, nola pentsatzen duzun... ez dio axola handirik jartzen benetan balioa duten gauzei. Beraiek helburu bat dute, zenbat eta pertsona gehiago barneratu zure komunikazio sarean, geroz eta hobeto; geroz eta arrakasta handiagoa duzula esan nahi du. Hori gehien harritu didana; jendearen arrakasta behar hori.


Nik, pertsonalki, ezagun eta lagunak bakarrik onartzen ditut, eta askotan ezagunak ere ez. Facebook bezalako komunikazio sare batean gauza pertsonal asko jarri daitezke (argazkiak, datu pertsonalak...) eta horiek ezagutzen ez dituzun pertsonak onartuta, beraiek ere zure informazioa ikusteko eta kuxkuxeatzeko aukera dute. Beraz nire ustez, hau ez da jolas bat eta kontu handiz ibili behar da.


Agian izango da, ni eroso bizitzeko ez dudalako arrakasta horren beharrik, edo nik bilatzen dudan arrakasta mota horretakoa ez delako, baina seguraski, ezagutzen ez dituen pertsonak bere komunikazio sarean, ez du iñoiz ezagutzen ez duen horrekin hitz egingo edota egiten badu pertsona horri buruzko informazio pixka bat lortzeko izango da; beti ere interes askorik jarri gabe.


Amaitzeko, badago internet bidez arrakasta handia lortu izan zuen kanpaina bat. MTV-k orain dela urte batzuk egindakoa, denok ezagutzen duguna eta bergogoratzeko errezena dena:


No hay comentarios:

Publicar un comentario