domingo, 15 de marzo de 2009

3. ariketa; sare sozialaren inguruan... (1.zatia)

Ariketa honen lehenengo zatian, sare sozialei buruzko gogoeta bat eskatzen zaigu. Onartu behar dut, sare sozial ezberdinetan parte hartzen dudala: fotolog, tuenti eta facebook. Badakit askoz gehiago ere esistitu egiten direla, baina nire kasuan horiek aukeratu ditut, lagunek erabiltzen zituztelako eta horiekin harremanean jarraitzeko eta kontaturik ez galtzeko kide egin nintzen. Nire kasuan, erabiltzen ditudan horietatik gehien bisitatzen dudana, tuenti sarea da. Hasiera batean fotolog-a egunero berrizten nuen, baina guztiarekin gertatzen den bezela, modak aldatuz doaz, eta fotolog-a beste sare sozialen aurrean zaharturik gelditu da. Horregaitik orain tuenti-aren jarraitzaile naizela onartzen dut. Askotan hori pentsatzeat nazka ematen dit; sare sozial baten menpean bizitzea pentsatzeak gogorrota sortzen dit.






Esan bezala, sare sozialen kontu guzti horiek, modu kontuak dira. Sare sozial berri bat agertu, han mundu guztia, bestelako sareak alde batera utziz eta berriez disfrutatuz. Jendeak nola egin besteok hala. Innobatzailea den gauza bat jendearen arreta lortzen du, eta horregaitik, nire ustetan sare sozialen kontuak egun batetik bestera zaharkituta gelditzen dira. Sare sozialen arrakasta nolakoa den ikusita, gero eta erabiltzaile talde zabalago batera hedatu da, klase sozial ezberdinetako jendeak erabiltzen du, politikoak beraien kanpainetarako baliagarriak ikusi dituzte sare sozialak....




Bestalde, esan dezaket, sare sozialen kontu guztiak ez ditudala marketing ekintzatzat hartu; ez naiz inoiz marketing ekintza baten partaide sentitu. Agian orain, klasean aipatzerakoan eta hausnarketa hau egiteko tokatu zaidanean, ohartu egin naiz, norbaitek sare sozialak prestatu dituela eta horiek hedatzeko marketing estrategia ezberdinak erabili dituela. Egia da, ez naizela objektu gisa sentitu orain arte. Egia da, ni izan naizela horietan parte hartu nahi izan duena. Baina inkonszienteki suguru nago marketing ekintzaren baten parte izan naizela eta objektu gisa sentitzen nahiz hau idazten ari naizen bitartean. Ez zait sekula bururatu, baina bi aldiz pentsatuta, gero eta seguruago nago hori horrela dela.



Gainera adibide argitzat hartu dezakegu, egunean posta elektronikoa zabaltzean sare sozial ezberdinetatik heltzen zaizkigun jendeak bidalitako lagun eskakizunak. Egunak joan eguna etorri, gero eta korreo gehiago heltzen zaizkigu, klasekide, lagun, ezagun... batek sare sozial berri bateko partaide egiteko eskakizuna. Sare sozial guztiak, lagunei zerbitzu horren berri emateko aukera ematen dute. Beraz, horrela ikusita, nahiz eta inoiz sare sozial baten eskutikmarketing ekintza baten partaide sentitu ez izana, parte hartu dudala ohartu egin naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario