domingo, 22 de febrero de 2009

1. ariketa. HAUSNARKETA

Zaila egingo litzateke harluxet hiztegi entziklopedikoak publizitate eraginkortasunari buruzko azaltzen dituen hiru esanahietatik bat bakarra aukeratzea. Nire ustetan, hiru definizioak azaltzen dute publizitate erangikortasunari buruzko nuen ideia. Izan ere, agerikoa denez, publizitatea eraginkorra izan behar du, publikoaren arreta bereganatu behar du. Horretarako kanpaina eta pertsuasio estrategia onak egitea eskatzen erakargarritasunak.

Aldi berean, kanpaina bat eraginkorra izan dela ikusteko, hori egindakoan izandako kostu/irabaziak aztertzen dira. Kostuak handiak izan badira, baina irabaziak kostu horiek estaltzeko adinakoak izan badira, kanpaina bat publikoarengan eraginkorra izan dela ikus daiteke; ordea, kostu handiak eta irabazi gutxi izanez gero, kanpainaren eraginkortasuna ez da oso fidagarria izango. Baina ez da bakarrik kontuan izan behar publizitate horri esker zenbat saldu dugun jakitea; Publikoak, hiritarrak publizitatearen aurrean duten onarpena neurtzea garrantzitsua ere bada. Publizitatearen aurrean pentsatzen dutena, zergaitik produktu hori eta ez beste bat, hau da, zer izan da publikoaren harreta bereganatu duen faktorea aztertu eta neurtu behar da.

Beraz, nik hiru definizioak batuta definizio bakar bat egingo nuke. Definizio bakoitzak publizitate eranginkorrari buruzko nuen ideia bat islatzen du. Bakoitzak berea du, baina bere alde on eta txarrekin, hirurak batuko nituzke.

Bestalde, nik eraginkortasuna, kreatibitatearekin edota berria den zerbaitekin lotzen dut. Nire ustetan kreatibitate ona erabiliz gero eta innobatzailea izanez gero, beti ere muga batzuen barruan mantenduz, hau da, ikuslegoaren ohiturak eta gustuak errespetatuz, eraginkorra izan daitekeen publizitatea lortu daiteke. Zerbait egiten lehenengoa izanez gero, seguruenik arrakasta lortuko dela.

Ez dakit zehazki esaten azken kanpainetatik zein izan daitekeen eraginkorra. Baina interneten begiratuz kuriosoa eta deigarria iruditu zaidan bat aurkitu dut:

No hay comentarios:

Publicar un comentario